XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zertako zinabiltzaten ene ondotik?.

Ez ote zinakiten ene Aitaren gauzetan behar naizela?.

Eta Ebanjelioak salatzen dauku, burrasoek Jesusen solasak ez zituztela konprenitu.

Ez konprenitu, bainan Mariak horiek oro begiratzen zituen bere bihotzean.

Sinestearen beharrik ez?.

Eta Galbarioko oren hek, ez ote ziren latzak izan Mariarentzat?.

Latzak eta beltzak.

Itxura guzien arabera, ordu artinoko esperantza guziak suntsituak baitziren.

Hori da fedea: Jainkoari fidatuz, haren xedetan emeki-emeki geroago eta barnago sartzea.

Hori da beila: ilunbe guzien gatik, urrats bat bestearen ondotik eginez, beti aintzina joaitea.

Hola ibili da Maria: Nazaretetik, Betelemen barna, Jerusalemeraino, azkenean betiereko Jerusalemeko lorian sartu arte.

Hola gabiltza gu ere: Mariari beha, helburu beraren esperantzan, bide berean beilari.

MENDIZ MENDI 14-VIII-1986.

Mendi batek aipaldi asko ukan du egun hauetan.

Egia erran, ez da mendi itsusia: izena ere Mendi Xuria emana diote, bere elurrezko jauntzi distirantaren gatik; ez da mendi txarra: Alpen erdian, 4.807 metretarat airoski altxatzen du burua.